Eibarren finkatuta dauden enpresa industrialek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak- Erronka teknologikoak (2026)
Deskribapena: Eibarren finkatuta dauden enpresa industrialek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzen eskaera egitea.
Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aipatzen duen debeku bat bera ere ez duten pertsona fisiko eta juridikoek, sozietate zibilek eta ondasun-erkidegoek, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:
- Lantokiren bat izatea Eibarren. Nazioartekotzerako jardueretara bideratutako dirulaguntzen kasuan, pertsona onuradunaren egoitza fiskala Eibarren egon beharko da, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 8ko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 48.2 artikuluaren definizioarekin bat etorriz.
- Enpresaren jarduera nagusia industriala izatea eta deialdian adierazitako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren talde batean dagoen enpresa izatea.
- Dirulaguntza eskatzeko azterlana edo ekintza deialdian deskribatutako ZJEtako baten barruan egotea.
Eskaera egiteko epea: 2026ko irailaren 7tik azaroaren 13ra (biak barne).
Dirulaguntzaren zenbatekoa:
Diruz lagunduko dira Eibarko lantokien lehiakortasuna hobetzeko 2026. urtean egindako azterlanak eta ekintzak. Horren harira, fakturak 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean jaulkitakoak izan behar dira, eta ordainagiriak dirulaguntza justifikatzeko epearen azken eguna baino lehenagokoak.
- Azken 6 hilabeteetan 12 langile baino gutxiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 6.000 eurokoa izango da dirulaguntza.
- Azken 6 hilabeteetan 12 eta 25 langile bitarteko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 5.500 eurokoa izango da dirulaguntza.
- Azken 6 hilabeteetan 25 langile baino gehiagoko batez besteko plantilla izan duten enpresen kasuan, gehienez 5.000 eurokoa izango da dirulaguntza.
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren 3. atalean sartutako enpresen kasuan, 1.000 euroan handituko da dirulaguntza.
- Hainbat enpresen arteko proiektu komunen kasuan, % 25 handituko da enpresa bakoitzaren dirulaguntza.
- BPTD enpresa-elkarteko kide izanez gero, dirulaguntza 1.500 eurotan handituko da.
- Enpresak Matsaria, Erisono edo Azitaineko industrialdera lekualdatuz gero, dirulaguntza 1.500 eurotan handituko da.
Dirulaguntza, printzipioz, aurreko puntuetan jasotako arauen aplikazioaren bidez kalkulatuta dago, eta haren azken zenbatekoak ezingo ditu gainditu, inola ere, deialdiko laugarren klausulan jasotako gehieneko portzentaje finantzagarriak.
Tramitazio kanalak:
- Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Elektronikoki bete behar den formularioari honako dokumentazio hau erantsiko zaio:
- Nortasun juridikoa egiaztatzeko dokumentuak:
- Norbanakoek: NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
- Pertsona juridikoek: eskritura eta erakundearen edo entitatearen eraketa jasotzen duen dokumentua eta Estatutuak, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistroan behar bezala inskribatuak.
- Sozietate zibilek: sozietate zibilaren eraketa-kontratua, IFZ eta sozietate zibila osatu duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua.
- Ondasun erkidegoek: ondasun-erkidegoa eratzeko kontratua eta IFZ. Ondasun erkidegoak IFZrik ez badu, hura osatzen duten pertsona guztien NANa edo horren balio bereko dokumentua..
- Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
- Frogagiri eguneratua, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; eskaera egin duenaren identitatearekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: laburpen bankarioa; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria EE1000_D002 ereduaren arabera behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena EE1000_D004 ereduaren arabera behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ziurtagiri historikoa.
- Eskaera egin aurreko azken sei hilabeteei dagokien “Alta hartutako langileen batez besteko plantillaren txostena”, Gizarte Segurantzak egina.
- Azalpen-memoria bat erakutsiko duena proiektuaren diseinu globala (faseen garapena, zereginak, arduradunak, kronogramak, emaitzaren adierazleak) eta argi adieraziko duena garatu beharreko proiektuaren egoera, honako atal hauek izanik:
- Proiektuaren izenburua.
- Proiektuaren azalpen laburra.
- Eskatzailearen eta harremanetarako pertsonaren identifikazio-datuak.
- Proiektuaren aurrekariak eta justifikazioa.
- Proiektuaren helburuak.
- Proiektuaren fase nagusien azalpen laburra eta proiektuaren garapena.
- Lanaren kronograma.
- Lantaldearen azalpena (barru+kanpokoa): profilen egokitzapena proiektuaren beharren arabera.
- Proiektuaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna.
- Espero diren emaitzak.
- Jarraipena, kontrol-adierazleak: entregatu beharrekoak, bilerak, etab.
- Proiektuaren aurrekontua.
Sail arduraduna: Eibarko udaleko Garapen Ekonomikoa saila.
Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.
Ebazteko gehieneko epea: Prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea, eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.
Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatorias?tipoAdmon=L&organos=2043
Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa: Ez da ordainketarik aurreratuko. Onuradunaren aldeko betebeharra aitortu eta ordaindu ahal izateko, derrigorrezko baldintza izango da zuribidea edo justifikazioa deialdianaurreikusitako moduan eta bertan adierazitako baldintzetan aurkeztea eta zuribidea Dirulaguntzen Lege Orokorraren Erregelamenduko 84. artikuluak ezartzen duen eran egiaztatzea.
Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa:
- Lehiakortasunaren hobekuntzarako azterlanak eta ekintzak egiteko epea egun honetan amaituko da: 2026ko abenduaren 31an.
- Dirulaguntza emateko helburua bete duela zuritzeko onuradunak duen epea egun honetan amaituko da: 2027ko urtarrilaren 29an.
Azken justifikazioa JUSTIFIKAZIO KONTUA modalitatearen bidez egingo da, eta elektronikoki aurkeztuko da udal webguneko DOKUMENTAZIOA AURKEZTEA tramitearen bidez.
Hauxe da elektronikoki aurkeztu behar den dokumentazioa, azken justifikazioa egiteko:
- Emaitzen azken txostena: enpresak egindako benetako lanari buruzko memoria teknikoa. Dokumentu horrek hornitzaileei kontratatutako zerbitzuak egin direla eta ezarri direla erakusteko adinako ebidentziak jaso beharko ditu (gastu eta inbertsioen zerrenda, hobekuntza enpresaren posizionamenduan, salmentetan eta plantillan eragina izan duten ekintzen kronograma, etab.). Txosten horrek etorkizunean proiektuak izan dezakeen garapena jaso beharko du: garapen berrietarako aukera, espero diren inbertsioen zerrenda, aurreikusitako emaitzak, etab.
- Dirulaguntzari egotzitako gastuen eta diru-sarreren zerrenda sailkatua, EE1000_D003 ereduaren arabera behar bezala beteta eta sinatuta. Gastuen eta diru-sarreren zerrenda hau formatu editagarrian aurkeztu beharko da ere. Diru-sarrerek eta gastuek bat etorri behar dute.
- Fakturak edo froga-balio baliokidea duten ordezko dokumentuak, trafiko juridikoan balioa dutenak edo eraginkortasun administratiboa dutenak, egindako gastua egiaztatzen dutenak, ordainketa-egiaztagiriekin batera, GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN (EE1000_D003) emandako ordena-zenbakiaren arabera korrelatiboki ordenatuta. Gastu berari dagozkion fakturen artxiboek GASTUEN ETA SARREREN ZERRENDAN (EE1000_D003) adierazitako ordena-zenbakiarekin izendatuta egon behar dute.
- Banku-transferentzia bidez egin beharko dira 400 euro edo hortik gorako ordainketa guztiak.
- 400 eurotik beherako eskudiruzko ordainketak baino ez dira onartuko. Hornitzailearen ordainagiria aurkeztuz egiaztatuko dira, behar bezala sinatuta, ordainketa egiten duen subjektu zorduna eta gastuaren kontzeptua identifikatuta. Hornitzaile berari egindako ordainketak ezin izango dira zatikatu murrizketa hori saihesteko.
- Eskatutako eta/edo kobratutako beste dirulaguntzei eta laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena EE1000_D004 ereduaren arabera behar bezala beteta eta entitate onuradunak sinatuta.
- Zergak Gipuzkoa, Bizkaia edo Araba ez den beste lurralde batean ordaintzen badira, eskatzaileak zerga-betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen agiria, horretan eskumena duen Ogasun Sailak luzatutakoa.
- Nazioartekotzea sustatzeko ekintzetan, enpresako langileen bidaia- eta ostatu-gastuak justifikatzeko, joan-etorrien eta ostatuen gastuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, EE1000_D005 ereduaren arabera behar bezala beteta eta dirulaguntzaren enpresa onuradunak sinatuta. Horrekin batera, gastua justifikatzen duten merkataritza-dokumentuak aurkeztu behar dira (erabilitako garraiobidearen txartelak, tiketa, fakturak...), horiek baitira zenbatekoa zehazteko oinarria. Era berean, joan-etorrien eta ostatuen gastuen banakako likidazioaren hartzailearen hartu-agiria erantsi beharko da, EE1000_D006 ereduaren arabera dirulaguntzaren enpresa onuradunak eta likidazioaren hartzaileak behar bezala beteta eta sinatuta.
Joan-etorrien eta bizitokien zenbateko osoa GASTUEN ETA DIRU-SARREREN ZERRENDAN jaso beharko da (EE1000_D003).
Oharrak:
- Enpresa bat baino gehiagoren baterako proiekturik egonez gero, enpresa bakoitzak eskaera bat egin beharko du eta bertan adierazi zein beste enpresa edo enpresekin aurkezten duen baterako proiektua.
- Enpresa bakoitzeko eskaera bat bakarrik aurkeztu ahalko da.
| Deskargatu dokumentuak |
|---|
|
Deialdia 2026: Eibarren finkatuta dauden enpresa industrialek lehiakorragoak izateko azterlanak eta ekintzak egiteko dirulaguntzak (ERRONKA TEKNOLOGIKOAK) Ikusi | Jaitsi (537.1 KB) |
|
Titular-kontua (EE1000_D002) Ikusi | Jaitsi (64.8 KB) |
|
Gastu eta diru-sarreren zerrenda, excel formatuan (EE1000_D003) Jaitsi (14.7 KB) |
|
Gastu eta diru-sarreren zerrenda, formatu irekian (EE1000_D003) Jaitsi (6.8 KB) |
|
Beste dirulaguntzei buruzko adierazpena (EE1000_D004) Ikusi | Jaitsi (123.7 KB) |
|
Joan-etorrien eta ostatuen gastuei buruzko adierazpena (EE1000_D005) Ikusi | Jaitsi (275.3 KB) |
|
Joan-etorrien eta ostatuen likidazioa (EE1000_D006) Ikusi | Jaitsi (153.5 KB) |
| Egin tramitea internet bidez |
|---|
| Hasi tramitea Egin tramitea online |