Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonak Eibartik kanpo gizarteratzeko dauden baliabideetara jotzeko dirulaguntzak (2023)

Deskribapena: bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonak Eibartik kanpo gizarteratzeko dauden baliabideetara joateko dirulaguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez dauden pertsonak eta baldintza hauek betetzen dituztenak:

  • Eskaera egiteko unean 18 urte beteta izatea.
  • Eibarren erroldatuta egotea, gutxienez, eskaera egiten den eguna baino sei hilabete lehenago.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Sailean eskaera eginda izatea gizarteratzeko errekurtso baterako.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Joan-etorrietarako ezartzen diren zenbatekoak hauek dira: Donostia-San Sebastianera joateko 10 euro (joan eta etorri), eta 2 euro (joan eta etorri) Elgoibarko eguneko zentrora joateko.

Eman daitekeen gehieneko zenbatekoa 500 eurokoa izango da urteko Elgoibarrera joateko eta Donostia-San Sebastianerako joan-etorriak badira, urtean 1000 euroko dirulaguntza emango da.

Eskaera egiteko epea: 2023ko uztailaren 10etik azaroaren 10era (biak barne).

Tramitazio kanalak:

  • Presentzialki, Udaleko Gizartekintzan, (Portalea eraikineko 4. Solairua, bista eder 10).
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu tramiteak elektronikoki egiteko laguntza atala). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eibartik kanpo dauden gizarteratzeko baliabideetara joaten diren pertsonei zuzendutako dirulaguntzen eskaera behar bezala beteta eta sinatuta. Eskaera elektronikoki eginez gero, formulario hau elektronikoki beteko da.
  • Eskatzailearen NAN, AIZ, pasaportea edo horren baliokide den agiria.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANaren edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…). Ordezkapena Gipuzkoako Foru Aldundiko legezko ordezkarien erroldan erregistratuta egonez gero, ez da dokumentazio hau aurkeztu beharko.
  • Frogagiria, dirulaguntzaren diru sarrera egingo den banku-kontuaren titularitatearena; dirulaguntzaren eskatzailearen nortasunarekin bat etorri behar dena. Ondoko dokumentu hauetatik edozein da balioduna: kontu-laburpena; aurrezki-libreta; banketxeak luzatutako ziurtagiria edo "Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Gizarteratzeko baliabidearen dokumentua edo ziurtagiria; agiri horretan azaldu behar da gizarteratze-prozesua noiz hasi zen edota baliabidearen eskaera.
  • Dirulaguntzaren eskaeraren xede den jarduerarako beste dirulaguntzarik eskatu edo lortu bada, beste erakunde edo instituzio batzuetan jarduera berbererako egindako dirulaguntza eskabideen zerrenda, edo, hala balegoke, jasotako dirulaguntzena, bakoitzaren zenbatekoa eta helburua zehaztuta; horrela, ez da bikoiztasunik gertatuko dirulaguntzak ematean eta baliabideen esleipena modurik egokienean izatea ahalbidetuko da.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Eibarko udaleko Alkatea.

Ebazteko gehieneko epea: eskaera egiten den egunetik zenbatuta, sei hilabetekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: https://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/706477

Udalak emandako dirulaguntzaren ordainketa eta justifikazioa edo zuriketa: Dirulaguntza ordaintzeko, tratamendua jaso den zentroko egiaztagiria aurkeztu behar da aldez aurretik. Egiaztagirian hauek jaso beharko dira: egindako joan-etorriak, zein egunetan joan den.

Dirulaguntzari dagozkion ordainketak hilea amaitu ondoren egingo dira, aurretik hilean zehar edo aurreko hilabeteetan egin diren joan-etorriak justifikatuta. 

Dirulaguntzaren zenbatekoa, normalean, laguntza emateko erabakia hartu eta hurrengo urteko urtarrilean likidatuko da. Likidazioa aurretik egiteko arrazoiak edo motiboak hauek dira:

  • Zentrora ez joatea edo bertan behera uztea.
  • Onuraduna hiltzea.

 

Deskargatu dokumentuak
Deialdia 2023: bazterkeria arriskuan edota egoeran dauden pertsonal Eibartik kanpo gizarteratzeko dauden baliabideetara joateko dirulaguntzak  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 279 KB)
Eibartik kanpo dauden gizarteratzeko baliabideetara joaten diren pertsonei zuzendutako dirulaguntza eskatzeko orria  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 150 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Nabigazioa