Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

“ELKARTASUN BEKAK" programarako dirulaguntzak (2019)

Deskribapena: “Elkartasun bekak” programarako diru laguntzen eskaera egitea.

Hartzailea: Dirulaguntza hauek jaso ditzaketen pertsona fisikoak ondoko baldintza hauek betetzen dituztenak dira, baldin eta DLOren 13 artikuluan ezartzen diren debeku horietako baten ere sartuta ez badaude:

  • Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea amaitzerakoan 20tik 40 urte bitartera edukitzea.
  • Eibarko udal erroldan gutxienez 3 urte eramatea deialdiaren laburpena Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratu aurretik.
  • Orain aurkeztu den proiektu honetarako beste erakunde edo elkarteren baten honen antzeko bekarik jasotakoa edo onuraduna ez izatea..

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa: Eskaera egiten duen bakoitzari emango zaion dirulaguntzak ezingo du gainditu 1.500 euroko zenbatekoa.

Eskaera egiteko epea: 2019ko maiatzaren 28tik ekainaren 26ra (biak barne).

Tramitazio kanalak: 

  • Presentziala: PEGORA (Herritarren Zerbitzurako Bulegoa) Untzaga plaza 1. Beheko solairua.
  • Elektronikoa: eskaera elektronikoki egiteko, derrigorrez, ziurtagiri digital bat edo B@K-Q eduki behar dituzu (tramiteak online egiteko informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen). Eskaera elektronikoki egiteko, beheko loturan sakatu behar duzu, eskaera elektronikoki bete eta dagokion dokumentazioa erantsi. Tramiteari sarean edo online ekin aurretik, tramitea egiteko beharrezko dokumentazioa formatu digitalean prest duzula konprobatu, eta ondoren, tramiteari ekin.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Elkartasun Beken eskaera behar bezala beteta.
  • Eskatzailearen NANa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat.
  • Legezko ordezkapenaren kasuan, legezko ordezkariaren NANa, IFZa edo horren balio bereko beste dokumenturen bat eta ordezkapena dokumentu bidez egiaztatua. Egiaztapen hori, zuzenbidean baliozkotzat har daitekeen edozein bitartekoren bidez egin daiteke (notario-ahalordeak, eskriturak…).
  • Frogagiria, eskatzaileak duen banku-kontuaren titularitatearena; banku-kontuaren titularra eta eskaera egin duen pertsonak bat etorri behar dute. Honako dokumentu hauetatik edozeinek balio du: bankuko laburpena; aurrezki-libreta; bankuak egindako ziurtagiria edo “Titular-kontua” izeneko orria behar bezala beteta banketxeak emandako zigiluarekin.
  • Adierazitako merituak egiaztatzeko dokumentazioa.
  • Parte hartuko den proiektuaren deskripzioa eskura dagoen ereduaren arabera aurkeztuta. Gutxienez, ondoko zehaztasun hauek eman behar dira: eskaera egin duenak zertan egingo duen lan, non, zenbat denboraz eta proiektuaren ardura duen GKEren izena.
  • Bekaduna lanean arituko den herrialdeko GGKEren edo entitatearen beste egiaztatze-agiri batzuk.
  • Egingo den elkarlanaren deskripzioarentzat beharrezkoa den beste edozein informazio osagarri.

 

Sail arduraduna: Eibarko udaleko Gizartekintza.

Ebazpen organoa: Tokiko Gobernu Batzarra.

Ebazteko gehieneko epea: deialdiaren laburpena GAOean argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, sei hilekoa izango da.

Dirulaguntzen Datu-Base Nazionalean argitaratutako informazioa: http://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/456268

Udalak emandako dirulaguntzaren justifikazioa edo zuriketa: Bi zatitan ordainduko da dirulaguntza:

  • %75a dirulaguntza eman ondoren; aurretik abioi-txartelen ordainketari dagokion egiaztagiria edo horren balio bereko dokumentua aurkeztu behar da, baita aseguru-polizaren kopia ere.
  • Gainerako %25a, justifikazio txostena eta fakturak aurkeztu eta egiaztatu ondoren.

 

Onuradunak, dirulaguntza emateko helburua bete duela zuritzeko eta jasotako dirua zertan erabili duen justifikatzeko duen epea 8 hilabetekoa izango da, dirulaguntza eman zaiola dioen ebazpenetik zenbatuta.

 

Dirulaguntzaren justifikazioa honako leku hauetan aurkeztu ahal izango da:

  • Presentzialki, PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Udaleko beheko solairua; Untzaga plaza 1).
  • Elektronikoki, udal webguneko dokumentazio aurkeztea tramitetik. Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, IZENPE txartela, etab.) edukitzea beharrezkoa da.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak adierazitako Administrazio Publikoetako erregistroetan. Postetxeko bulegoetan aurkezten diren eskabideak Eibarko Udaleko PEGORA, Herritarren Zerbitzurako Bulegora zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskabidea aurkezteko epearen barruan egin direla egiaztatu aurretik. Horixe da modu bakarra eskabideak postetxearen bulegoan entregatu diren egun berberean Udal Erregistroan sartu direla erakusteko.

 

Justifikatzeko modua JUSTIFIKAZIO KONTUA delakoaren bidez egingo da, eta dokumentu hauek ditu:

  • “Elkartasun bekak” dirulaguntzaren justifikazioa behar bezala beteta.
  • Azken txosten bat lankidetzan jardun duenak egin dituen lanak deskribatzen, eskura dagoen ereduaren arabera aurkeztuta.
  • Helmugako herrialdearen GKEren ziurtagiria, egonaldia edo denbora azaltzen (data zehatzak behar dira).
  • Joan-etorrien (bidaia) gastuen zenbatekoa eta istripu eta gaixotasun polizak ez badituzte betetzen laguntzaren zenbateko osoa, jatorrizko fakturak edo faktura konpultsatuak aurkeztu behar dira joandako herrialdean egindako beste gastu horiek justifikatzeko (ostatua, mantenua, hango joan-etorriak).

 

Deskargatu dokumentuak
Elkartasun Beken eskaera  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 137 KB)
Titular-kontua  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 66 KB)
Proiektuaren deskripzioa (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 22 KB)
Proiektuaren deskripzioa (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 17 KB)
“Elkartasun bekak” dirulaguntzaren justifikazioa  
Ikusi | Deskargatu ( PDF, 122 KB)
Justifikazio txostena (word formatuan)  
Ikusi | Deskargatu ( DOCX, 23 KB)
Justifikazio txostena (formatu irekian)  
Ikusi | Deskargatu ( ODT, 17 KB)
Nabigazioa