Udan jolasean

5 urteko haurrentzako zerbitzua. Irteera guztiak Eibarren burutzen dira, auzo ezberdinetan dauden baliabideak aprobetsatuz, igerilekuak, zelaiak, plazak, parkeak...

HELBURUAK: 

  • Gozamen eta dibertsiorako esparru ludikoak eskaintzea.
  • Udalekua erakargarria izatea haurrentzat.
  • Haur taldeentzat udalekua gogoragarria eta gustukoa izan dadila naturarekiko errespetua bultzatuz.
  • Partaideen autonomia pertsonala ahalbidetuko duen esparruak eskaintzea.
  • Haurrei erabakiak hartzeko aukerak ematea.
  • Taldeko lanaren garrantzia ulertaraztea.
  • Elkarbizitza eta lankidetza-espazio bat eskaintzea neska mutikoei.
  • Aukera berdintasuna lortzea.
  • Eredu estereotipoak gainditzea.
  • Jardueretan neska-mutilen parte-hartzea lortzea.
  • Besteen eboluzio erritmoaren onarpena lortzea.
  • Udalekuan zehar euskararen erabilera bermatzea eta sustatzea.
  • Begiraleak eredu izatea. Umeen aurrean euskaraz egitea.
  • Begirale guztien arteko harremanak euskaraz izatea.
  • Umeak euskaraz egitera bultzatzea modu erakargarrian.
  • Umeei euskararekiko jarrera positiboa, optimista era alaia erakutsiz.