Eibarko Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana

Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 19/2024 Dekretuak dioena betez eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko helburuz diseinatu eta egin du Eibarko Udalak barne erabilera plana hau.

 

Erabilera normalizatzeko planen helburua izaten da legeak herri administrazioekin euskaraz jarduteko herritarrei aitortzen dien eskubidea bermatzea eta eskubide hori bete dadin, euskara zerbitzu zein lan-hizkuntza modura normaltasunez erabiltzeko hartu beharreko neurri guztiak hartzea.
Planaren indarraldia: 2023-2027

PLANA

Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen 19/2024 Dekretuaren 20. artikuluak agintzen duena betez, Eibarko Udalak kudeaketa-plan hau egin eta onartu du 2024-2025erako.

Kudeaketa-planak plan estrategikoaren egitura bera du eta han jasotako helburuak eta helburuok lortzeko ekintza zehatzak jasotzen ditu.

 KUDEAKETA PLANA 2024-2025