Eibarko Udalarekin euskaraz? Erregular!

Eibarko Udalarekin euskaraz? Erregular! Bai horixe! Jakina! Eibarko Udalak herritarrei kanpaina honen bitartez adierazi nahi die udala prestatuta dagoela hala nahi duten herritarrei zerbitzua euskaraz emateko.

 

Horretarako Azpilikuetak egindako bineta erabili da.

 

Eibarko Udalarekin euskaraz egin dezakezula esan nahi dizugu. Horrelaxe esaten digute Supermendikutek eta Ebaristak ere.

Eibarko udalarekin euskaraz? Erregular!

Baliteke zuetako askok ez ezagutzea Erregular berba hori, baina Eibarren oso erabilia izan den esamoldea da. Hauxe esan nahi du: Bi horixe! Jakina! Nola ez!

Honela dator Eibarko Euskara hiztegian ere:

erregular. adlag. (TE). Sin duda, por supuesto, claro que sí; al parecer, por lo visto. Bai horixe, jakiña. Itxuria, jeneralian. -Etorriko zaraz gaur arrasaldian? -Erregular, etorriko naiz. / Bai, Bilbora egunero juaten da, erregular. Ik. bienke, kontizu, itxuria

Kanpainaren leloan bertako berba hori erabilita Eibarko euskara zabaltzea ere helburu bilakatu zaigu, gure ondarearen berri ematea, ezagutaraztea.

http://www.eibarko-euskara.com/ web-orrian kontsulta gehiago ere egin ahal izango dituzu.

Kanpainaren helburua da herritarrak animatzea Eibarko Udalarekin eta udal langileekin dituen harremanetan euskara erabiltzera. Izan ere, Eibarko Udala prestatuta dago herritarrei zerbitzua euskaraz emateko. Horren adierazgarri dira udal honek 2015eko abenduan eskuratu zuen Bikain ziurtagiria, Udalbatzak ontzat emandako Euskararen Ordenantza eta ondorengo 10 urteetarako Euskararen Plan Estrategikoa. Horien inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dituzu horietarako loturak:

Euskararen Ordenantza

Euskararen Plan Estrategikoa