Zure irakurketa gomendioak Gabonetako zuhaitzean

2019/12/11

Gabonetarako zuhaitz berezia sortu nahi dugu aurten Liburutegian eta irakurleen laguntza behar dugu.

Diseinatu Gabonetako txartel bat, gogokoen duzun liburuko esaldi batekin, izenburua eta egilea adieraziz, eta zintzilikatu gure zuhaitzean.

Apaindu txartela nahi duzun moduan; Liburutegian beharrezko materiala aurkituko duzu horretarako.

Parte-hartzaileen artean sariak zozketatuko ditugu.