Zinemaren Jaia bueltan da!

2017/10/10

Ekimenaren edizioa urriaren 16, 17 eta 18an ospatzen da. Ikusleek 2,90 eurotan pelikulak ikusteko aukera izango dute.

 Aurrekoetan bezala, ikusleek izena eman beharko dute ekimenaren web orrialdean. Horrela, egiaztagiria lortuko dute, hiru egun horietan zinema aretoetara prezio merkeagoan sartu ahal izateko. 14 urtetik beherakoek eta 60 urtetik gorakoek ez dute izenik eman behar zinemetara sartzeko.