Eibarko Udala
Armagintzaren Museoa

“Zeinek hil zuen Andrés de Astigarraga?” izenburupean, Eibarko Armagintza Museoak Escape Room bat antolatu du

2024/10/07
“Zeinek hil zuen Andrés de Astigarraga?” izenburupean,  Eibarko Armagintza Museoak Escape Room bat antolatu du

Ezinbestekoa da gutxienez 10 egun lehenago erreserbatzea. 60 euro ordaindu behar dira taldeko euskaraz eta gaztelaniaz egingo den jardueran.

Eibarko Udalaren Armagintza Museoak esperientzia berri bat aurkeztu du bisitarientzat: “Zeinek hil zuen Andrés de Astigarraga?” Escape Room edo Ihes-Gela. 

Jarduera honek aukera ematen du museoa beste modu batera ezagutzeko, eta parte-hartzaileen sormena, talde-lana eta arazoak konpontzeko gaitasuna proban jartzeko, Andres de Astigarragaren heriotza misteriotsuaren inguruko zirkunstantziak argitzen saiatzen diren bitartean.

Esperientzia horretan, Museoa izango da kasuaren eszenatoki nagusia, hura baita enigma argitzeko pistak gordetzen dituen leku bakarra. Erruduna nor den aurkitzeko, jokalariek garai hartako testuinguru historikoa ezagutu beharko dute, bai eta Eibarko herriaren bilakaera ere. Jarduera 4-6 pertsonako taldeentzat diseinatuta dago, eta, bereziki, 13-14 urtetik gorako gazteentzat, zeinek bakarrik edo familian parte har dezaketen.

Escape Room edo Ihes-Gela euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, eta gutxi gorabehera 45 minutu eta ordubete arteko iraupena izango du. Talde bakoitzeko prezioa 60 eurokoa da, eta gutxienez 10 egun lehenago erreserbatu behar da. Erreserbak 943 70 84 46 edo 943 70 84 00 telefonoetara deituz egin daitezke, posta elektronikoz (museoa@eibar.eus) edo Museoan eskabidea eginda PEGORAren bidez (Herritarrentzako Zerbitzu Bulegoa).

Erlojupeko abentura honekin, Armagintza Museoak herriko historia eta haren sekretuak ezagutzeko modu ludiko bat eskaini nahi die herritarrei. Jarduera aukera ezin hobea da Eibar ikuspegi desberdin eta zirraragarri batetik ezagutzeko .