Zapatuetako tailerretan izena emateko epea zabalik

2016/09/30

Urria eta azaroa bitartean, zapatuetako tailerretan -5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta- parte hartu nahi baduzu izen-emate epea zabalik duzu. Dantza garaikidea, Scrapbooking, harri apaingarriak, Foamy eta goma espumazko figurak izango dira udazken honetan izango ditugun tailerrak.

Zapatuetako tailerren udazkeneko txangoa hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako tailerrak dira eta Portalea Kultur etxean eta Jazinto Olabeko ludotekan burutzen dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskeintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskeintzen diren tailerrak:

3 HH. 

ScrapBooking edo argazki albuma. Talde honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Tailer hau PORTALEAN burutuko da

Egutegia:

Urriak 22, 29 eta azaroak 5 11:30etatik 13:00etara ; 16:30tatik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30etara

Prezioa: 10€

Izen ematea urriaren 6an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en

LH. 1 maila

Eskulana, harri apaingarriak. Talde honetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Tailer hau PORTALEAN burutuko da

Egutegia:

Urriak 22, 29 eta azaroak 5 11:30etatik 13:00etara ; 16:30tatik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30etara

Prezioa: 10€

Izen ematea urriaren 6an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en

LH. 2 maila

FOAMY, argazki markoak, erlojua, logelarako izena,...

Tailer hau PORTALEAN burutuko da

Egutegia:

Urriak 22, 29 eta azaroak 5 11:30etatik 13:00etara ; 16:30tatik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30etara

Prezioa: 10€

Izen ematea urriaren 6an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en

LH. 3 eta 4 mailak

Dantza garaikidea.

Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Urriak 22, 29, azaroak 5 eta 12

Bi talde ditugu: 17:30etatik 18:30etara ; 18:30etatik 19:30etara 

Tailer hau PORTALEAN burutuko da

Prezioa Eibarren erroldatuentzat: 10€

Prezioa Eibartik kanpokoentzat: 20€

Izena ematea PEGORAn urriaren 3tik 10 arte

Izen emate inprimakia lortzeko sakatu hemen

Oinarriak eskuratzeko klikatu hemen eta informazio orria bertan.

LH. 5. eta 6. mailak

Goma-espumazko figurak.

Urriak 22, 29 eta azaroak 5

Tailer hau JAZINTO OLABEKO LUDOTEKAN burutuko da

Bi talde eskaintzen dira: 16:30etatik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30etara.

Prezioa: 10€

Izen ematea urriaren 6an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en