Zapatuetako tailerrak

2016/01/21
Zapatuetako tailerretan -5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta- parte hartu nahi baduzu izen-emate epea urtarrilaren 25ean zabalduko da. Kantak eta jolasak, eskulana decoupage teknikaz, jostailuak sortu, dantza garaikidea eta maketak izango dira negu honetan izango ditugun tailerrak.

Zapatuetako tailerren neguko txangoa hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskeintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskeintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat

Kantak eta jolasak. Tailer hau Jacinto Olabeko LUDOTEKAn burutuko da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 13, 20 eta 27) 10:00etatik 11:30era ; 11:30etatik 13:00etara ; 17:00etatik 18:30era 

Prezioa: 10€

Izen ematea urtarrilaren 29an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

Eskulana decoupage teknikaz. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 13, 20 eta 27) 10:00etatik 11:30era ; 11:30etatik 13:00etara ; 17:00etatik 18:30era 

Prezioa: 10€

Izen ematea urtarrilaren 29an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

Jostailuak sortzen. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 13, 20 eta 27) 16:30etatik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30era

Prezioa: 10€

Izen ematea urtarrilaren 29an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

Dantza garaikidea, mugi-mugi. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Otsailak 13, 20, 27 eta martxoak 5

Bi talde ditugu: 17:30etik 18:30era ; 18:30etatik 19:30era

Prezioa Eibarren erroldatuentzat: 10€

Prezioa Eibartik kanpokoentzat: 20€

Izena ematea PEGORAn urtarrilaren 25etik otsailaren 2 arte

Izen emate inprimakia lortzeko sakatu hemen

Oinarriak eskuratzeko klikatu hemen eta informazio orria bertan.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

Maketak eratzen. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Otsailak 13, 20 eta 27

Bi talde eskaintzen dira: 16:30etik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30era.

Prezioa: 10€

Izen ematea urtarrilaren 29an amaitzen da. Eskoletan edo On line www.astixa.eus-en