Zapatuetako tailerrak

2019/01/15

Zapatuetako tailerretan -5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta- parte hartu nahi baduzu aurre-matrikula epea urtarrilaren 21ean zabalduko da eta on line egin beharko da. Goma-EVAzko karetak, kartoizko buruhandiak, jostailuak sortzen, sukaldaritza osasungarria eta maketa tailerrak izango dira negu honetan izango ditugun tailerrak.

Zapatuetako tailerren neguko txangoa hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskeintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Honako hauek dira eskaintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntza, 5 urteko haurrak

Goma-espumazko karetak. Tailer hau Portalean burutuko da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 9, 16 eta 23)  11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era

Prezioa: 10€

Aurre matrikula urtarrilaren 28an amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

Kartoizko buruhandiak. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 9, 16 eta 23) 11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era

Prezioa: 10€

Aurre matrikula urtarrilaren 28an amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

Jostailuak sortzen. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 9, 16 eta 23) 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era

Prezioa: 10€

Aurre matrikula urtarrilaren 28an amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

Sukaldaritza osasungarria

(Otsailak 2,  9, 16 eta 23).

Bi talde ditugu: 16:30etatik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30etara.

Prezioa Eibarren erroldatuentzat: 10€

Prezioa Eibartik kanpokoentzat: 30€

Izena ematea PEGORAn urtarrilaren 21etik 28 arte

Izen emate inprimakia lortzeko sakatu hemen

Oinarriak eskuratzeko klikatu hemen eta informazio orria bertan.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

Maketa tailerra. Tailer hau Jazinto Olabeko LUDOTEKAn burutuko da

(Otsailak 9, 16 eta 23)

Bi talde eskaintzen dira: 16:30etik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30era.

Prezioa: 10€

Aurre matrikula urtarrilaren 28an amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.