Zapatuetako tailerrak

2018/01/17

Zapatuetako tailerretan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Eibarko Udalak antolatuta neguko zapatuetako txanda honetan, 5 tailer ezberdin eskeini dira ikasketa mailaren arabera.

HH3 (5 urte)-ko haurrei goma espumazko txotxongiloak eskeini zaie. 3 tailer eskeini dira. 16:30etako txanda irten da soilik. Beste ordutegietan izena eman duten haurrek ordutegi horretara pasa dira.

LH1 (6 urte)-ko haurrek goma evazko apaingarriak burutuko dituzte. 3 tailer eskeini dira eta bi burutuko dira, 11:30etako eta 18:00etako txandan hain zuzen ere.

LH2-ko haurrek Decopath-az arituko dira. Bi tailer eskeini eta biak burutuak izango dira, 16:30etako eta 18:00etako txandak.

LH3 eta LH4-ko haurrek dantza garaikide tailerra izango dute. Bi txanda burutuko dira, 17:30etako eta 18:30etako txandak.

LH5 eta LH6-ko haurrek globoflexia tailerra egingo dute Jazinto Olabeko ludotekan. Bi tailer eskeini dira eta bakarra burutuko da, 18:00etako txanda.

Zapautetako tailerretan 160 haurrentzako plaza eskeini dira eta 78 haurrek izena eman dute beraz, plazen %49 bete da.