Zapatuetako tailerrak

Zapatuetako tailerretan -5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta- parte hartu nahi baduzu aurre-matrikula epea urtarrilaren 8an zabalduko da eta on line egin beharko da. Goma-espumazko txotxongiloak, Goma-EVAko apaingarriak, Decopath-eko apaingarriak, dantza garaikidea eta globoflexia tailerrak izango dira negu honetan izango ditugun tailerrak.
Zapatuetako tailerren neguko txangoa hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskeintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Honako hauek dira eskaintzen diren tailerrak:
Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat
Goma-espumazko Txotxongiloak. Tailer hau Portalean burutuko da
Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
Hiru ordutegi ezberdin daude:
(Urtarrilak 20, 27 eta otsailak 3) 11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
Prezioa: 10€
Aurre matrikula urtarrilaren 15ean amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.
Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat
Goma-EVAko apaingarriak. Tailer hau PORTALEAn burutuko da
Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.
Hiru ordutegi ezberdin daude:
(Urtarrilak 20, 27 eta otsailak 3) 11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
Prezioa: 10€
Aurre matrikula urtarrilaren 15ean amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.
Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat
Decopath-eko apaingarriak. Tailer hau PORTALEAn burutuko da
Hiru ordutegi ezberdin daude:
(Urtarrilak 20, 27 eta otsailak 3) 16:30etatik 18:00era ; 18:00etatik 19:30era
Prezioa: 10€
Aurre matrikula urtarrilaren 15ean amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat
Dantza garaikidea.
Urtarrilak 20, 27, otsailak 3 eta 17. Adi! otsailaren 10ean Aratosteak direla eta tailerrik ez da egongo.
Bi talde ditugu: 17:30etatik 18:30etara ; 18:30etatik 19:30etara.
Prezioa Eibarren erroldatuentzat: 10€
Prezioa Eibartik kanpokoentzat: 20€
Izena ematea PEGORAn urtarrilaren 8tik 15 arte
Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat
Globoflexia tailerra. Tailer hau Jazinto Olabeko LUDOTEKAn burutuko da
(Urtarrilak 20, 27 eta otsailak 3)
Bi talde eskaintzen dira: 16:30etik 18:00etara ; 18:00etatik 19:30era.
Prezioa: 10€
Aurre matrikula urtarrilaren 15ean amaitzen da eta On line www.astixa.eus-en egin beharko da.