Eibarko Udala

Zapatuetako tailerrak 2025-01

2025/01/15
Zapatuetako tailerrak 2025-01
Urtarrilaren 17an zabalduko da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da. Aurtengo neguan izango ditugun tailerrak hauexek izango dira: Txotxongiloak, Goma Eva, Musika instrumentuak material birziklatuekin egiteko tailerra, Akrodance eta goma espuma.

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2019an jaiotakoentzat)

TXOTXONGILOAK. Tailer hau Portalean egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 8, 15 eta 22)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 17tik 29 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

GOMA EVA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 8, 15 eta 22)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 17tik 29 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

MUSIKA INSTRUMENTUAK BIRZIKLAPEN TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 8, 15 eta 22)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 17tik 29 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

AKRODANCE. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da otsailak 8 eta 15. 22an Portaleako dantza aretoan.

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 8, 15 eta 22)  17:00etatik 18:15era; 18:15etik 19:30etara

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 17tik 29 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-01-en egin beharko da.

Enpresa: KALETIK

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

GOMA ESPUMA. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 8, 15 eta 22)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 17tik 29 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2025-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus),urtarrilaren 31n.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: urtarrilaren 31n 10:00etan. Zozketaren emaitza otsailaren 3an eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko

Matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta. 10 € Eibarren erroldatuta daudenak eta 20 € Eibartik kanpokoak.