Eibarko Udala

Zapatuetako tailerrak 2024-02. Zozketen emaitzak

2024/10/25
Zapatuetako tailerrak 2024-02

Urriaren 20an amaitu zen "Zapatuetako tailerretan" aurrematrikula egiteko epea. Talderen baten zozketa egin behar izan da. Jarraian azaltzen diren zerrendetan kontsultatu ahal dituzue. (Klikatu ordutegiaren gainean).

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2019an jaiotakoentzat)

JOLASAK FAMILIAN. Tailer hau Portalean egingo da. Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

  • 1. txanda: 11:00-12:30. Ez da talderik sortu
  • 2. txanda: 16:30-18:00. Ez da talderik sortu
  • 3. txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

BIRZIKLAPEN TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

  • 1.txanda: 11:00-12:30. Eskaera guztiak onartu dira
  • 2.txanda: 16:30-18:00. Eskaera guztiak onartu dira
  • 3.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

GOMA EVA tailerra. Tailer hau PORTALEAn egingo da.

  • 1.txanda: 16:30-18:00. Eskaera guztiak onartu dira
  • 2.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

URBAN DANCE. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da. Haurrak batzeko gunea, El Casco eraikin parean dagoen sarreratik izango da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

MAGIA TAILERRA. Tailer hau Jazinto Olabeko Ludotekan egingo da.

  • 1.txanda: 16:30-18:00. Eskaera guztiak onartu dira
  • 2.txanda: 18:15-19:45. Eskaera guztiak onartu dira

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.

Tailer guztietako ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.