Zapatuetako tailerrak 2023-01. Zozketen emaitzak

2023/01/26

Urtarrilaren 23an amaitu zen "Zapatuetako tailerretan" aurrematrikula egiteko epea. Atzo, urtarrilak 25, zozketa burutu zen Portalean. Taldeak jarraian azaltzen diren zerrendetan kontsultatu ahal dituzue. (Klikatu ordutegiaren gainean).

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2017an jaiotakoentzat)

BIRZIKLAPENA ETA SORMENA TAILERRA. Tailer hau Portalean egingo da. Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

  • 1. txanda: 11:00-12:30. Ez da talderik sortu
  • 2. txanda: 16:30-18:00. Izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.
  • 3. txanda: 18:15-19:45. Izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

TXOTXONGILO TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

  • 1.txanda: 11:00-12:30. Ez da talderik sortu
  • 2.txanda: 16:30-18:00. Izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.
  • 3.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

DASH MASAREKIN IRUDIAK. Tailer hau PORTALEAn egingo da.

  • 1.txanda: 16:30-18:00. Izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.
  • 2.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

FUNKHOP. Tailer hau ERREBALEKO 1. eta 2. solairuan egingo da. Haurrak batzeko gunea, El Casco eraikin parean dagoen sarreratik izango da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

MAKETAK. Tailer hau Jazinto Olabeko Ludotekan egingo da, 3. solairuan.

  • 1.txanda: 16:30-18:00. Ez da talderik sortu
  • 2.txanda: 18:15-19:45. Izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.

Tailer guztietako ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.