Zapatuetako tailerrak 2021-01

2021/01/26

Zapatuetako tailerretan -5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta- parte hartu nahi baduzu aurre-matrikula epea urtarrilaren 25ean zabalduko da eta On line egin beharko da. Patrulla kaninarekin eskulanak, norberak sortutako jostailuak, globoan mundua, antzerkia eta zotzekin eraikinak sortzen izango dira negu honetan izango ditugun tailerrak.

Zapatuetako tailerren neguko txanda hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskeintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskeintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2015ean jaiotakoentzat)

Patrulla kaninarekin eskulanak. Tailer hau Portalean burutuko da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 6 , 13 eta 20)  11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula otsailaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-01/-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

Norberak egindako jostailuak. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 6 , 13 eta 20)  11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula otsailaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-01/-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

Globoaren mundua. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 6 , 13 eta 20)  16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula otsailaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-01/-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

Antzerkia. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 6 , 13 eta 20)  16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula otsailaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-01/-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

Zotzekin eraikitzen. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 6 , 13 eta 20)  16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula otsailaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-01/-en egin beharko da.

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 3an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: otsailaren 3an 10:00etan. Zozketan emaitza eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behinbetiko zerrendetan dauden ikasleak matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko

2015 ikasleak, LH 1, LH 2, LH5 eta LH6-ko ikasleek tailerrean bertan ordaindu beharko dute. 10€ Eibarren erroldatuta daudenak eta 20€ Eibartik kanpokoak.

LH3 eta LH4-ko ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.