XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa maiatzaren 2tik 16ra bitartean luzatuko da

XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa maiatzaren 2tik 16ra bitartean luzatuko da

XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketako kartela.

2019/04/02

Edizio berria publiko orori zuzenduta dago, baina, bereziki, gazteenei. Maiatza osoan zehar, antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Unibertsitate Laboralean eta Coliseoan. Era berean, maiatzaren 2an eta 3an, kaleko antzerkia izango da, Urkizuko parkean eta Egogainen, Dramagia konpainiaren eskutik.

XXXV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren barruan, publiko guztiei zuzendutako zortzi ikuskizun ezberdin eskainiko dira aurten. Edizio berria maiatzaren 2an hasiko da Dramagia konpainiaren 'Mister Blancoren Misterioak' antzezlanarekin, Urkizuko parkean. Ikuskizun berdina hurrengo egunean ere, maiatzaren 3an, eskainiko dute Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat, Egogainen, Zugastiren eskulturaren ondoan. Antzezlan bakoitzak 30 minutuko iraupena izango du eta, gehienez, 40 ikuslek parte hartu dezakete.

Edizio berriak, halaber, emanaldi ugari eta desberdin dakartza: Beldurra (Eibar BHI), maiatzaren 2an, 11:00etan eta 12:30ean, Coliseoan; Kontukantari 2, mendian ibiltari. Txotxongiloekin (La enana naranja taldea)., maiatzaren 7an, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan; Nere aita ogro bat da (La Baldufa - Lleida), maiatzaren 9an, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan; Bat (Dantza garaikidea eta eskoletako koreografia), maiatzaren 10ean, 20:30ean; Jon Braun (Anita Maravillas), maiatzaren 14an, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan; eta Linbo Planeta (Dejabu Panpin Laboratorio), maiatzaren 16an, 15:00etan, Hezkuntza Esparruan.

Aurreko urteetan bezala, emanaldiak Coliseo Antzokian eta Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruan eskainiko dira, maiatzaren 2tik 16ra bitartean.

Maiatzaren 2an eta 10ean, Coliseo Antzokian eskainiko diren emanaldietarako sarrerak, Coliseoko ohizko salmentaren bidez eskuratu daitezke, 5 eurotan. Bestelako ikuskizunak doakoak dira, eta beraien edukiera osatu arte, gonbidapenak Egoitza Zentroan eskuratu daitezke, 943-254465 telefono zenbakira deituta.

Ikastetxeek gonbidapenak erreserba ditzakete apirilaren 29tik aurrera, Hezkuntza Esparruan.

Egitaraua ikusteko SAKATU HEMEN.