XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa maiatzaren 3tik 29ra bitartean luzatuko da

XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketa maiatzaren 3tik 29ra bitartean luzatuko da

XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren aurkezpena.

2018/05/02

Edizio berria publiko orori zuzenduta dago, baina, bereziki, txikienentzat. Maiatza osoan zehar, antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da Unibertsitate Laboralean, Coliseoan, kalean eta autobus batean. Azken horrek, hainbat mendeetan zehar, herriz herri obrak eskaintzen zituzten antzerki-gurdiak gogora ekarriko ditu.

XXXIV. Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketaren barruan, publiko guztiei zuzendutako bederatzi ikuskizun ezberdin eskainiko dira aurten. Edizio berria bihar osteguna, maiatzak 3, hasiko da Dantzaz Konpainiaren 'Dantza Pote' lanarekin, Anbulategiko parkean, 19:00etan. Tabernaz taberna, kalez kale...dantza garaikideaz gozatzeko aukera izango da.

Edizio berriak, halaber, emanaldi ugari eta desberdin dakartza: Drag-e uraren bila (Logela Multimedia); Isabelita la miracielos (Narruzko Zezen); Euria (Markeliñe); Growing Young (Dantzaz Konpainia); Alberti, un mar de versos (T. Malta, T. Páramo y SMsuena P.); Enperadorearen jantzia (Lekim Animaciones); 7D Máquina de Realidad Virtual (Territorio Violeta); eta Mendi tontorrean (Txalo Produkzioak).

Aurreko urteetan bezala, emanaldiak Coliseo Antzokian eta Unibertsitate Laboraleko Hezkuntza Esparruan eskainiko dira, maiatzaren 3tik 29ra bitartean.

Maiatzaren 5ean eta 10ean, Coliseo Antzokian eskainiko diren emanaldietarako sarrerak, Coliseoko ohizko salmentaren bidez eskuratu daitezke, 5 eurotan. Bestelako ikuskizunak doakoak dira, eta beraien edukiera osatu arte, gonbidapenak Egoitza Zentroan eskuratu daitezke, 943-254465 telefono zenbakira deituta.

Bestalde, maiatzaren 23ko obrak Untzaga plazan izango den autobus baten barruan eskainiko dira. Antzezpen bakoitzak, 20 minutu inguru iraungo du eta 20 ikasle inguruk hartu ahal izango du parte.

Ikastetxeek gonbidapenak erreserba ditzakete maiatzaren 3tik aurrera Hezkuntza Esparruan eta Untzaga plazako autobusean eskainiko diren emanaldietarako. 

Egitaraua ikusteko SAKATU HEMEN.