Umeen irakurketa klubetan parte hartzeko izen-ematea zabalik
Udal liburutegiak urte batetik 12 urte bitarteko umeentzat eskaintzen ditu irakurketa klubak
AZALERAKO IPUINAK
Helburua:
Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturara ate ireki bat izan dadila da helburua. Abesti, ipuin laburrak, hitz jokoak, poemak… berreskuratuko dira eta azalerako ipuinetan erabiliko dira, liburuak eskaintzen dituzten baliabideak ezagutuz.
Norentzat: Urte bateko umeak eta Haur Hezkuntzako 2 eta 3 urteko gelako umeak, amak edo aitak lagunduta.
Non eta noiz: Umeen Liburutegian, urriak 2, azaroak 13, abenduak 11, urtarrilak 22, otsailak 19, martxoak 5, apirilak 9 eta maiatzak 7.
Nork emango du: Saroa Bikandi
Ordutegia: 17:00 – 17:45
Jardueraren hizkuntza: euskara.
Izen-ematea: Liburutegian, irailaren 1etik 22ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute, zozketa egingo da.
LIBURUEN POLTSA
Helburua:
Irakurketa kluba suspertzea irakurzaletasuna eta liburuekiko atxikimendua sortzeko ahaleginak egiten, jokoen eta dinamiken bitartez, umeen nahiak, interesak eta fantasia pertsonalak abiaburutzat hartuta.
Norentzat: Bi talde egingo dira:
1, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko gelak, amak edo aitak lagunduta.
2, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako umeak, amak edo aitak lagunduta.
Non eta noiz: Umeen Liburutegian, urriak 2, azaroak 13, abenduak 11, urtarrilak 22, otsailak 19, martxoak 5, apirilak 9 eta maiatzak 7.
Nork emango du: Saroa Bikandi
Ordutegia:
Lehenengo taldea 18:00 – 19:00
Bigarren taldea: 19:00 – 20:00
Ikastaroaren hizkuntza: euskara.
Izen-ematea: Liburutegian, irailaren 1etik 22ra. 12 ume baino gehiagok izena ematen badute talde bakoitzean, zozketa egingo da.
PAPEREZKO HEGOAK
Helburua:
Agerikoa da literatura eta letren munduak aberastu egiten duela haur eta gazteen garapena. “Paperezko hegoak” izeneko irakurketa klubak tailer bilakatzen ditugu, eta saio bakoitzean irakurritakoa taldeko solasaldiaz lantzeaz gain, sorkuntza ariketa bat gehitzen diogu.
Era honetan, partaideek sortzeari beldurra galdu eta gozamen osoagoa bereganatzen dute.
Urte bukaeran, hilabetero egindako ariketa bakoitzarekin liburu bat egiten dugu, eta gurasoen aurrean aurkezpen bat egin dezakegu. Liburu bana eramango du haur bakoitzak etxera, bere apalategirako.
PAPEREZKO HEGOAK: liburuetako hitzetatik aireratu eta hegan egin!
Izen-ematea: Irailaren 1etik 22ra, Liburutegian (bertan, telefonoz edo emailez).
Dinamizatzailea: Peru Magdalena
Hartzaileak: LHko 3. mailatik 6. mailara. Interesa erakusten dutenen adinen arabera osatuko da taldea eta antzerakoa izan dadila saiatuko gara.
Non eta noiz: Portalean, hilero, astearteetan. Urriaren 17an hasiko da
Ordutegia: 17:00 – 18:00
Jardueraren prezioa: Dohainik. Saioetara etortzeko konpromisoa eskatzen da behin izena emanez gero.
Euskaraz