Umeen bertso jaialdiak hartuko ditu Coliseoak aste honetan

2016/05/16

Maiatzaren 16an, 17an eta 18an, 18:00etan.

Maiatzaren 16an Iturburuko, La Salleko eta Amañako LH5 mailako ikasleek bertso jaialdia eskainiko dute Coliseoan. Maiatzaren 17an, Ikastetxe horietako 6. Mailako ikasleen txanda izango da. Maiatzaren 18an Arrateko Andra Mari ikastetxeko, Urkizuko, Aldatzeko eta San Andres ikastetxeko ikasleek jardungo dute bertsotan.

Aurten ere 3 emanaldi izango dira egitasmoan parte hartu duten taldeak asko ugaritu direlako.

Bertsozale elkartearen gidaritzapean, eta Eibarko Udalak eta parte hartu duten ikastetxeek finantzaturik, Ahozkotasuna eta Bertsogintza egitasmoa lantzen dihardute. Egitasmoaren helburuak honako hauek dira: ahozko adierazpidea hobetzea, komunikazio estrategia eraginkorrak baliaraztea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendaurrean hitz egiteko oztopoak gainditzea, ideiak ordenatzen laguntzea eta komunikatzaile onak izan daitezen hezitzea.

9. ikasturtea da egitasmo hau Eibarren martxan jarri dela, eta ikasturtean zehar ikasitakoaren erakusgarri izango den jaialdia eskainiko dute Lehen Hezkuntzako 5 eta 6 mailetako haibat ikaslek.

Bertso jaialdia herritar guztiei irekia da, eta sarrerak  2 euroan  salduko dira Coliseoko  leihatilan. www.kutxabank.es bitartez ere eros daitezke.