UEUk eskainitako ikastaroak egiteko diru-laguntza eskatzeko epea irekita

2019/05/14

Diru-laguntza eskaera elektronikoki (udal webgunetik), edo PEGORAn (Herritarren zerbitzurako bulegoan) egin behar da maiatzaren 14tik irailaren 27 bitartean, biak barne.

Eibarko Udalak diru-laguntza deialdia kaleratu du aurten ere Udako Euskal Unibertsitatean (UEU) ikastaroak egiten dituzten eibartarrei matrikularen %50a itzultzeko.

Eskaerak elektronikoki edo PEGORAn egin behar dira, eta azken eguna irailaren 27a da.

Diru-laguntza eskatzeko Eibarren erroldatuta egon behar da eta ikastaroan gutxienez %85eko asistentzia ziurtatu behar da.

Informazio osoa HEMEN.

UEU eskaintza.