Udan gaztetan. SURF

Gaztetan udan 2021

Gaztetan udan

2021/05/14

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Deban burutuko den udaleku irekia Surf ikastaroa eta jolasak antolatu du.

DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen Surf ikastaroa eta jolasak antolatu du Eibarko Udalak. Deban burutuko da Osasun egoerak baldintzatzen badu,

EPEZ KANPOKO AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. Udalekuetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA aurrematrikula epearen barruan egitea.

Izena emateko bi aukera ezberdin daude:

1.- Bakarka: pertsona bakoitzak bere aurre-matrikula bete beharko du eta zozketarako zenbaki bat izango du.

2.- Binaka: bi lagunek elkarrekin izena eman ahal dute. Bakoitzak bere aurre-matrikula egin behar du eta taldekidearen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT NERABEEN ARTEAN 3 edo 4 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta nerabeak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.

Izen ematea binaka egiten dutenen kasuan, bi izenak zenbaki bakarrarekin sartuko dira zozketan (bietatik alfabetikoki aurrenen dagoen abizena sartuko da zozketan); Zozketaren arabera biek plaza lortuko dute edo batek ere ez.

Bi txanda egongo dira:

  1. Txanda: UZTAILAK 12tik 16ra
  2. Txanda: UZTAILAK 19tik 23ra

Ordutegia: 9:00etatik -14:00etara.

Debara garraio publikoan mugituko dira, trenez. Goizeko 9:10eko trenean joan eta eguerdiko 13:40ean bueltatuko dira.

Prezioa: 75€ nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.

Aurrematrikula: maiatzaren 17etik 24ra, Internet bidez: https://formularioak.eibar.eus/eu/gaztetanudan2021aurrematrikula

Eskeintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero plazak zozketatuko ditugu. Zozketa ekainaren 1ean, arratsaldeko 7etan Udal Batzar Nagusian.

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainak 16, Guraso bilerak: (Txanda 1- 17:00etan / 2 Txanda-17:30)

(Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikulazioa burutzeko inprimakia