Udan gaztetan. Akanpada Urdaibain

2022/05/06

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Urdaibain 5 eguneko akanpada antolatu du.

DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen akanpada antolatu du Eibarko Udalak. 5 eguneko akanpada Urdaibain burutzen da eta hainbat ekimenez osaturik dago, Paddel SUP, piragua, hondartza, mendi ibilaldiak,... Akanpada uztailaren 11tik 15era da.

Aurrematrikula: maiatzaren 16tik 24ra, Internet bidez: https://formularioak.eibar.eus/eu/urdaibai2022

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 22an, arratsaldeko 5etan (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Prezioa: 75€ ume bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.

Zozketa egin beharko balitz, maiatzaren 27an goizeko 10:00etan Kultura Saileko bulegoetan egingo litzateke.

Oharrak:

  • Urdaibaiko akanpadarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jasoz gero, plazak zozketatuko dira.
  • Hirunaka edo launaka izena emateko aukera dago.
  • Kanping-denda, janaria eta sukaldeko tresnak partaideek eraman behar dituzte.