Udan gaztetan. Akanpada Urdaibaien

2019/05/16

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Urdaibaien 5 eguneko akanpada antolatu du.

DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen akanpada antolatu du Eibarko Udalak. 5 eguneko akanpada Urdaibaien burutzen da eta hainbat ekimenez osaturik dago, Paddel SUP, piragua, hondartza, mendi ibilaldiak,... Akanpada uztailaren 15etik 19ra da.

Aurrematrikula: maiatzaren 13etik 20ra, Internet bidez: www.astixa.eus webgunean.

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainaren 19an, arratsaldeko 5etan (Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekua

Prezioa: 75€ ume bakoitzak. Neba-arrebak: 65€ bakoitzeko.

Oharrak:

  • Urdaibaiko akanpadarako ditugun plazak baino eskaera gehiago jaso ezkero, plazak zozketatuko dira.
  • Hirunaka edo launaka izena emateko aukera dago.
  • Kanping-denda, janaria eta sukaldeko tresnak partaideek eraman behar dute.