Udaleku irekiak 2026
Eibarko udalak antolatzen dituen udaleku irekietan (Udan jolasean, Oporrak afariketan, Umiak Firin Faran eta Firin Faran) epearen barruan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira.
Eibarko Udalak udara begira antolatzen dituen udaleku irekien lau programetan izena emateko epea amaitu da. Epearen barruan izena eman duten haur guztiek izango dute lekua aukeratutako txandan, "Oporrak afariketan", "Uda jolasean", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" programetan ondo baino hobeto pasatzeko.
Guztira 695 eskaera jaso dira.
Horrela, onartuak izan diren haur guztiek behin betiko izen ematea egin beharko dute, presentzialki, Indianokua gaztelekuan, ekainaren 1etik 9ra bitartean, 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 18:00etara.
Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:
1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. BIZIKIDETU SLL: ES53 0081 2107 4500 0161 0568. Haurraren izen abizenarekin
2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.
3.- Matrikula orria.Udaleku irekiak
Prezioak:
Udan jolasean:
- 3 asteko udalekua: 105€ umeko.
- 2 asteko udalekua: 70€ umeko.
- Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.
Oporrak afariketan
- 3 asteko udalekua: 135€ umeko.
- 2 asteko udalekua: 90€ umeko.
- Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.
Umiak Frin Faran:
- 70€ umeko.
- Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.
Firin Faran:
- 90€ umeko.
- Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.
Arazo ekonomikoak dituzten familien kasuan, matrikularen prezioa 35€-koa izango da programa guztietan, baina BGDS, GLL edo DSBE jasotzen dutela ziurtatzen duen agiria aurkeztu beharko dute.
Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.