Udaleku irekiak 2023

2023/03/13

Apirilaren 24tik maiatzaren 7ra bitartean zabalik egongo da "Oporrak afariketan", "Udan jolasean", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

"Udan jolasean", "Oporrak afariketan", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 24tik maiatzaren 7ra bitartean izena ematea. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2017. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat dira.

Hauek dira antolatutako txandak:

  • UDAN JOLASEAN (ekaina eta uztailean)

2017an jaiotako haurrentzat.

Hiru aukera (Txanda bakarra aukeratu ahalko da)

  1. Ekainaren 26tik uztailaren 14ra.
  2. Ekainaren 26tik uztailaren 7ra.
  3. Uztailaren 3tik 14ra
  • OPORRAK AFARIKETAN (ekaina eta uztailean)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Hiru aukera: (Txanda bakarra aukeratu ahalko da):

  1. Ekainaren 26tik uztailaren 14ra.
  2. Ekainaren 26tik uztailaren 7ra.
  3. Uztailaren 3tik 14ra.

Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.

  • UMIAK FIRIN FARAN (uztailaren azkeneko bi asteak)

2017an jaiotako haurrentzat.

Txanda bakarra: uztailaren 17tik 28ra. (Uztailak 25 jaieguna)

  • FIRIN FARAN (Uztailaren azkeneko bi asteak)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat

Txanda bakarra: uztailaren 17tik 28ra. (Uztailak 25 jaieguna)

Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.

Apirilaren 17tik 18ra bitartean udalekuen diptikoak banatuko dira Eibarko eskola guztietan eta Eibarko Udaleko webgunean, www.eibar.eus/kultura, informazio guztia eskuragai izango duzue, aurrematrikularen esteka, matrikula orriak, prezioak, ...

Aurrematrikula Online egin beharko da apirilaren 24tik maiatzaren 7ra bitartean