Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko programa berezia prestatu du Udalak

2016/05/12

Datorren maiatzaren 18an mundu osoan ospatuko den Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, programa berezia antolatu du Eibarko Armagintzaren Museoak maiatzaren 15etik 22ra bitartean, ‘Museoak eta Paisaia kulturalak’ lemapean.

Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin bat egingo du Armagintzaren Museoak bi jarduera berezi antolatuz. Batetik, maiatzaren 15ean eta 22an bisitaldi gidatuak egingo dira, Eibarren zehar, Nerea Alustizaren eskutik, duela 100 urteko Eibar ezagutzeko. Lehen egunean, euskaraz izango da bisitaldia, 22an, aldiz, gaztelaniaz. Jarduera hauetan parte-hartzeko izen-ematea irekita dago eta ostirala arte egongo da erreserba egiteko aukera, museoa@eibar.eus helbidera idatzita.

Horrez gainera, maiatzaren 18tik 22ra bitartean, Armagintzaren Museoak ate irekiak antolatu ditu. Hala, museoko sarrera librea izango da denbora horretan eta ohiko ordutegian.

Informazio guztia kontsultatzeko SAKATU HEMEN.