Udal liburutegiko ordutegi aldaketa

2019/05/10

Azterketen garaia dela eta, Liburutegiko ordutegia aldatuko da maiatzaren 13tik uztailaren 11ra.

Maiatzaren 13tik ekainaren 28ra, Liburutegia eguerdian ere zabalik egongo da astelehenetik ostiralera (ekainaren 24a eta 25a ezik). Ikasleek azterketak prestatzen laguntzeko jartzen da ordutegi berezi hau, 9:00etatik 20:30era hain zuzen ere. Asteburuetan ohikoa izango du, hau da, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Uztailaren 1etik 11ra 9:00etatik 19:30era eskainiko da ordutegi berezi hau astelehenetik ostiralera, hau da, ordu bat lehenago itxiko dugu.

Liburutegiak zerbitzu integralak eskainiko ditu ordu hauetan ere: bertako fondoen irakurketa, hemeroteka, mailegua, Internet, etab.

Urte osoko egutegia kontsultatzeko edo deskargatzeko, sartu zaitez hemen.