Udal liburutegiak martxoaren 8ko programazioari egindako ekarpena

Juan San Martin Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Martxoaren 8ko lantaldearen helburuarekin bat eginez
Udal Liburutegiak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko du, Martxoaren 8ko lantaldearen helburuarekin bat eginez; hau da, emakumeen aukera eta eskubide berdintasuna eta feminismoa aintzat hartzea eta aitortzea Eibarren, modu eta jarduera ezberdinen bidez, dagoen diskriminazio egoera eraldatzeko.
Horretarako, honako ekintza hauekin laguntzen du:
Gela propioak: ahalduntze espazioak irakurketa-gida eta interesgunea, gure webgunetik eskuragarri.
Berdintasuna helburu irakurketa-gida, haurrentzako, umeen liburutegiko blogean eskuragarri.
"Itsaspeko bihotzak" erakusketa didaktikoa, martxoaren 6tik 17ra, euskal haur-literaturaren bidez genero-berdintasunaren gaia lantzen duena.
Lur Kortaren martxoko ipuin kontaketa saioa: “Maitasunez beteriko ipuinak”.