Udal liburutegia "hodeian"

Liburutegia topaleku fisikoa da, baina mundo birtualean badu bere presentzia ere. Alor hori ezagutzera emateko helburuarekin ordenagailu bat jarri da liburutegiko sarreran.
Udal liburutegia Portalean dago, Bista Eder 10 kalean. Bertara datozen erabiltzaileek oso ondo dakite nola iritsi honaino. Baina leku fisikotik haratago, Liburutegiak badu bere presentzia Interneten, “hodeian”, eta esparru hori ez da hain ezaguna gure erabiltzaileentzat.
Ezjakintasun horri konponbide bat emateko ahaleginean, ordenagailu bat jarri dugu Liburutegiko sarreran (paretan kokatuta) jendeak kuxkuxeatu eta ikus dezan zein den gure presentzia hori “hodeian”.
Seinalizazioan ikus daitekeen moduan, hiru ataletan banatu dugu informazioa:
Presentzia Interneten:
Plataforma digitalak:
- eLiburutegia (Liburu digitalen mailegurako plataforma)
- Liburuklik (Euskal Liburutegi Digitala)
Baliabideak Interneten: eduki esanguratsuen berreskuratzea gaika
- Autodidakta: autodidaktentzako gunea
- Elegunea: hizkuntzen autoikaskuntzarako gunea
- Enplegua: lana bilatzeko baliabideak
Ordenagailu hori ukitzeko dago, kuxkuxeatzeko, erabiltzeko. Interesekoa den zerbait aurkitzen baduzu, apunta ezazu helbidea (URLa) edo galdetu mostradorean nola sartu zaitezkeen eduki hori lasaiago ikusteko.
“Liburutegia hodeian” gure erakusleihoa da mundu birtualera.