Udal Euskaltegian matrikula zabalik urriaren 2ra arte

2020/09/29

Urriaren 1ean hasiko dira euskara klaseak osatuta dauden taldeetan, baina oraindik ere plaza batzuk daude beheko mailetan, C2 mailan eta astean bi eguneko C1 mailako taldean. Hori dela eta, urriaren 2ra arte luzatu da matrikulatzeko epea.

Egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuko dira: metro eta erdiko distantzia, musukoa, eskuak garbitzeko gela eta sarrera-irteerak bereizita.