Txalo produkzioak konpainiaren "Héroes" obra bertan behera gelditu da gaixotasunagatik

2017/02/23

Haren ordez "Bajo el ala del sombrero" taularatuko da.

Bertan behera utzi dute martxoaren 5ean Eibarko XL. Antzerki Jardunaldiei hasiera eman behar zien “Heroes” antzerki lanaren emanaldia. Lanaren protagonistak Juan Gea, Luis Varela eta Iñaki Miramon dira. Luis Varela aktorea jausi egin zen duela hamabost egun. Nahiz eta antzezleak ahaleginak egin emanaldiekin jarraitzeko, oraindik ez da errekuperatu eta bertan behera utzi behar izan ditu datetan hurbilen zituen konpromisoak. Eibarko Udalak beste data batzuetan programatuko du obra.

Obra horren ordez “Bajo el ala del sombrero” ikuskizuna taularatuko da, Juan Valderramak eta Anabel Beloso bailaorak protagonizatua Rubén D. Levaniegos, Manuel Molina eta Manuel Luque musikariekin batera. Beraz, lan horrek emango die hasiera XL. Antzerki Jardunaldiei martxoaren 5ean, 20:30ean.

“Heroes” ikusteko sarrerak honela itzuliko dira: leihatilan erositakoak Coliseoko leihatilan bertan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era; Internet bidez edo kutxazainean hartutakoak automatikoki itzuliko dira.

Leihatilan erosi dutenek “Baja el ala del sombrero” emanaldi programatu berria ikusteko sarrerak hartu ahal izango dituzte trukean, horrela nahi badute.