Trío Medianoche taldeak kontzertua eskainiko du abenduaren 22an Coliseoan "Nuestras pequeñas cosas" disko berriaren abestiekin

2016/12/19

Kontzertua Coliseo Antzokian eskainiko da, 20:30ean; sarrerak 12 euroan egongo dira salgai.

Pedro Bartra eta Jesus Mari Bastida eibartarrek eta Donostian bizi den Bernardo Aguilera boliviarrak osatzen duten hirukotea bueltan dator gabon sasoi honetan Coliseo Antzokira “Nuestras pequeñas cosas” disko berria aurkezteko. Kontzertua abenduaren 22an osteguna eskainiko da Coliseo Antzokian, 20:30ean, eta sarrerak salgai egongo dira 12 euroan.

Hegoamerikako musikarekiko pasioa

Hegoamerikako musikarekiko pasioak elkartu zituen beste talde batzuetan ibilbide luzea zeukaten hiru pertsona horiek. 2012an hasi zen hirukotearen ibilera musika hegoamerikarra doazen lekura doazela lau haizetara zabaltzeko. Disko berrian eurak sortutako abesti bat aurkezten dute, euren ohiko errepertorioko kanta ahaztezinez gain. Oraingo honetan, Sergio Sanabriak lagunduko die arparekin, eta kontzertua EITBk grabatuko du gerora emititzeko.

Diskoa Legarre musika sorkuntzarako gunean grabatu da eta Walter Tuzzeo grabaketa teknikariaren laguntza izan du; musika latinoamerikar klasikoen hamaika abesti biltzen ditu diskoak, hala nola, "Los Panchos" eta "Los tres Reyes" taldeenak, Serraten "Aquellas pequeñas cosas" eta Niko Etxarten "Eperra".

Diskoa salgai egongo da kontzertuaren ostean.