Torrepe Elkarteko Norberto Ojanguren eta Ana Cristina Laskurain bikoteak "San Andrés Saria" XXVII. Bakailao Txapelketa irabazi du

2019/11/25

Bigarren saria Untzaga Elkarterako izan da, Iker Yralagoitia eta Goren López sukaldariekin eta hirugarrena, Usobide Elkarteko Miguel Pérez Balentziagak eta Anartz Michelenak lortu dute. 30 bikotek hartu dute parte guztira eta Bacalaos Alkorta, Solera Eibarresa eta Maimonako Sociedad Cooperativa Virgen de la Estrellaren laguntzarekin ospatu da txapelketa. Ospakizunean zehar Bakillauaren Kofradixiak omenaldia jaso du San Andres jaietan eta Eibarko Hiriari egin dion ekarpenari eskerrak emanez, eta Untzagako Jubilatuen Etxeko Kaleetan Kantuz abesbatzak girotu du ekitaldia.