Titzina konpainiak "Distancia siete minutos" taularatuko du gaur, hilak 23, Coliseo Antzokian

Titzina konpainiak "Distancia siete minutos" taularatuko du gaur, hilak 23, Coliseo Antzokian

Irudia: www.titzinateatro.com

2016/02/23

Emanaldia 20:30ean hasiko da eta sarrerak 12 eurotan daude salgai.

Antzerkia gustoko dutenek ikuskizun paregabeaz gozatzeko aukera izango dute gaur, hilak 23, Titzina konpainiak aurkezten duen "Distancia siete minutos" lanarekin. Aipatutako obra Eibarko Antzerki Jardunaldien 39. edizioaren barruan kokatzen da. Ekitaldia 20:30ean hasiko da Coliseo Antzokian, eta sarrerak 12 eurotan daude salgai.

Diego Lorca eta Pako Merino aktoreek taularatuko duten antzezlanean epaile gazte batek termitak jotako etxea utzi beharrean aurkitzen da, horregatik gurasoengana itzultzen da. Epaiketen problematikak eta aitarekin elkarbizitzak gai desberdinak azaleratzea suposatuko du: zoriontasuna, patua edo justiziak duen eragina pertsona desberdinetan. Antzezle biak arduratuko dira bizia maisuki ematen antzezlanean agertzen diren pertsonaia guztiei. Antzerkizale batentzat emanaldi hau galtzea, gutxienez, huts-egite tamalgarria izango litzateke.

Titzina, finkatutako konpainia

Diego Lorca katalana eta Pako Merino kantabriarra Parisen ezagutu ziren 1999. urtean Jacques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskolan eta Titzina sortu zuten 2001. urtean. Lau ikuskizun sortu dituzte: Folie deux, sueños de psiquiátrico; Entrañas; Exitus eta Distancia siete minutos. Lehenengoarekin filma bat egin zuten eta guztiak programatuak izan dira Antzerki Jardunaldietan, Titziana delarik jaialdi honetan bere ekoizpen osoa aurkeztu duen konpainia bakarra.

Artista hauek transmititzeko duten ahalmenari esker, konpainia “bakarra” bezala kontsideratua dago gure inguruko egungo antzerkigintzan.