Tanttaka konpainiak 'Kreditua' antzezlana taularatuko du gaur, hilak 15, Coliseo Antzokian

Tanttaka konpainiak 'Kreditua' antzezlana taularatuko du gaur, hilak 15, Coliseo Antzokian

Argazkian, Zuhaitz Gurrutxaga eta Joseba Apaolaza aktoreak.

2015/12/15

Fernando Bernuesen zuzendaritzapean, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga euskaraz egindako komedia dramatiko baten protagonistak dira.

Tanttaka konpainiak 'Kreditua' antzezlana aurkeztuko du gaur, hilak 15, Coliseo Antzokian, 20:00etan. Euskal konpainiaren lan berria dugu “Kreditua” antzezlana. Fernando Bernuesen zuzendaritzapean, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreak euskaraz egindako komedia dramatiko honen protagonistak dira.

Antzezlan horretan bankuan mailegu txiki bat lortu nahi duen gizon arrunt baten istorioa kontatzen da. Gizon honek ez du ez bermerik ez ondasunik, baina azken zentimoraino itzuliko duela zin egiten du. Umorea aurkituko dugu egoera tragiko batean: bankuak bezero bati hainbeste behar duen kreditua ukatu dion unean, hain zuzen ere.

Gaurkotasun handiko lana da norabide aldaketez eta ustekabez betea bukaeraraino. Sarrerak 8 eurotan egongo dira salgai.