Sukaldaritza ikastaroa: Lanera eramateko tupperra

2019/10/15
Eibarko udalak 16 urtetik gorako herritarrentzat "Lanera eramateko tupperra" sukaldaritza tailerra antolatu du.

Nekatuta beti gauza bera prestatzeaz bulegora eramateko? Gaur egun tuperrean jatea ohikoena da. Eibarko Udalak antolatutako ikastaro honetan errezeta osasuntsuak, originalak, errezak eta azkarrak egiteko aukera izango duzu.

Sukaldaria: Unai Altuna

12 orduko ikastaroa izango da. Ikastaro egunak: azaroaren 5, 7, 12, 14, 19 eta 21ean izango da (astearte eta ostegunak).

Ordutegia: 18:30etatik 20:30etara.

Prezioa: 25€ Eibarren erroldatuentzat. 50€ (Eibartik kanpo erroldatutentzat).

Izen ematea: urriaren 21etik 28ra (Pegoran)

Oinarriak kontsultatzeko sakatu hemen. Matrikulazio orria betetzeko klikatu hemen.

Ikastaroa gazteleraz izango da.