Sormen eta mugimendu tailerra. Musikala sortzen

2019/02/13
Eibarko Udalak Arte Eszenikoen inguruan tailerra antolatu du antzerki eta musikalaren mundu ikusgarrian murgiltzeko, haurren gaitasunak eta doaiak garatuz ondo pasatzen duten bitartean.

MUSIKALA sortzen

Tailerra Portalean burutuko da (euskaraz):

Martxoak 9, 16, 23 eta 30

Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat zuzendua. Ordutegia: 17:00etatik 19:00etara.

Ikastaroaren prezioa 16 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 32 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2019ko otsailaren 18tik 27ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 6 ikasle, eta gehienez 20 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.