SD EIBAR Fundazioak kaleratutako "SD EIBAR 75. urteurrena / 75º Aniversario - 1940 X 2015" liburua kalean dago, historia eta foballa biltzen.
Eibar Futbol Taldeak 75 urte bete zituen 2015ean eta liburua aurten kaleratu da, apirilaren 8an hain zuzen ere. Dokumentu horretan jasotzen da Eibarren foballak, 1911ko urte hartan, izan zuen aurreneko agerraldia, Club Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresa elkartuta 1940an fundatu zuten SD Eibar haren aurretik kirol horren inguruan zegoen guztia: 75 urte, erregional mailatik hasi, Bigarren Mailan 18 denboraldi jarraian egon eta 2014. urtean Lehen Mailara iritsi arte. Hori dena dago bilduta.
Liburuaren eranskinak ere ez dira nolanahikoak: 75 urte horietan izandako jokalari eta entrenatzaile guztiak, denboraldi bakoitzeko emaitzak, historian zehar jokatu dituen Kopako partida guztiak, golik azpimarragarrienak, palmaresa, nazioarte mailan edo hainbat selekziotan jokatu duten Eibarko jokalariak edo Eibarrekin jokatu izan duten atzerriko jokalariak.
Ikusi liburuaren zati bat hemen