2020ko San Juan jaietako egitaraua

2020ko San Juan jaietako egitaraua.

2020ko San Juan jaietako egitaraua.

2020/06/19

Eibarko Udalak ekainaren 23rako eta 24rako San Juan jaietako egitaraua prestatu du, lau emanaldiz osatua.

Jarduera horietako bi udaletxeko hallean edo sarrera nagusian egingo dira (San Juaneko Zortzikoa eta Lizarrako Dultzaineroen emanaldia, hilaren 23an), publiko presentzialik gabe, baina Eibarko Udalaren Youtubeko kanalaren bidez ikusteko aukera egongo da.

Beste bi emanaldiak, Udalaren Youtube kanaletik ere jarraitu ahal izango direnak, Coliseo Antzokian izango dira (Lisker, hilaren 23an, eta Kezka Dantza Taldearena, hilaren 24an) eta bietara joan ahal izateko, gonbidapen bat jaso behar da Coliseoan bertan, ekainaren 19an eta 22an, 17:30etik 19:30era. Gehienez ere, bi gonbidapen banatuko dira pertsona bakoitzeko lehiatilan bertan, horiek agortu arte. 

Coliseoko emanaldietan, gonbidapenekin publikoari irekita daudenean, nahitaezkoa da ikusle bakoitzak bere maskara eramatea eta Antzokiaren barruan jarrita edukitzea.

2020ko San Juan jaietako egitaraua deskargatzeko, SAKATU HEMEN.