Sanjuanak asteburuan ospatuko dira Eibarren

Sanjuanak asteburuan ospatuko dira Eibarren

José Luis González, Kultura teknikaria; Miguel de los Toyos alkatea; eta Patxi Lejardi, Euskara eta Kultura zinegotzia.

2018/06/19

Guztira, 87 jarduera antolatu dituzte eta 32 elkartek baino gehiagok hartuko dute parte. Zea Mays taldeak eskainiko du kontzertua ostiralean, hilak 22, Untzaga plazan, 23:30ean. Aurten, gainera, enbolatuak egongo dira Marqués de Sakaren eskutik, larunbatean eta igandean, eta koadrilen arteko jokoak, zezen plazan. Aurtengo jaietarako aurrekontua 233.000 euro ingurukoa da.

Asteburu honetan hasiko dira modu ofizialean Eibarko San Juan Festak, eta, horretarako, aurtengo egitaraua aurkeztu dute gaur asteartea, ekainak 19, udaletxean egindako prentsaurrekoan. Bertan izan dira Eibarko alkate Miguel de los Toyos; Kultura eta Euskara zinegotzi den Patxi Lejardi; eta Kultura teknikaria, José Luis González, 'Poxpolo'. Guztira, 87 jarduera antolatu dira aurten: kultura-ekitaldiak, 22 (antzerkia eta animazioa); danborradak (helduak eta haurrak), 2; herriko kolektibo edo taldeekin antolatutakoak, 32; musika-ekitaldiak (kontzertuak, dantzaldiak...), 15; suzko erroberak, 2; enbolatuak, 2; sentsibilizazio jarduerak, 3; eta publiko guztiei zuzendutako 9. Aurtengo ekintzak antolatu ahal izateko, 233.000 euro inguruko aurrekontua izan du Udalak.

Zea Mays, kontzertuan

Ostiral honetan, ekainaren 22an, Zea Mays taldearen kontzertua izango da Untzaga plazan, 23:30ean, eta, pixkat lehenago, Sostoa Abesbatza, Trío Medianoche eta Eibarko Koro Gaztea taldeek eskainiko duten ikuskizuna, Untzagan bertan, 22:00etan.

Larunbat goizean eta igandean, berriz, enbolatuak egongo dira Marqués de Sakaren eskutik, Untzaga plazan, 08:00etan. Urtero legez, ekainaren 23an, ongietorria emango zaie Lizarrako Dultzaineroei Estaziño kalean, 13:00etan. Bertan, Eibarko udalkideez gain, herriko kuadrillak eta kolektibo edo taldeak izango dira. Aurten, honako talde eta pertsona hauek gonbidatu dituzte: Odei Jainaga eta Pello Osoro kirolariak, Urki kirol taldeko Jesús Alzaga, ...eta kitto! Euskara Elkartea eta Bakailaoaren Kofradia. Kalejira amaitu ondoren, Udaletxetik botako dute pregoia eta jaiei hasiera emateko txupinazoa, 13:30ean. 

Askotariko jarduerak eta ekitaldiak

Lizarrako Dultzaineroei ongietorria emateaz gain, aurtengo egitarauaren ekimen nabarmen batzuk honako hauek dira: San Juan Sua eta Eibarko Dantza Garaikide taldearen emanaldia, hilaren 23an, Untzagan, 23:30ean; helduen eta umeen danborradak, ekainaren 23an eta 24an; Soka Dantza, hilaren 24an, 23:30ean, Kezka Dantza Taldea eta Usartza Txistulari Bandarekin, Untzagan; suzko erroberak, Caballer Fx (ekainaren 24an) eta Valecea (ekainaren 25ean) pirotekniekin.

Bestalde, aipatzekoak diren beste ekitaldi batzuk hauexek dira: "Sardina Bakalau" kale antzerkia Anita Maravillas konpainiarekin, Egogain, Untzaga, Calbetón, Zuloagatarren eta Toribio Etxeberria kaleetatik, ekainaren 23an, 19:00etan; Lisker taldearen berbena -ekainaren 23an, 23:00etan, Untzagan- eta Jamaica Showren taldearena -ekainaren 24an, 00:15ean, Untzagan-; A Santo de Qué taldearen kontzertua, ekainaren 25ean, 22:00etan, Untzagan; kalejirak; kaleko antzerkia edota herriko elkarteek antolatutako ekimenak. Ekainaren 25ean, 11:30ean, San Juan XXV. Marmitako lehiaketa izango da, Untzaga plazan.

Umeentzako barrakak Txaltxa Zelain ipini dituzte aurten eta txosnak Untzagako dorrearen azpian.

2018ko Sanjuanetako egitaraua kontsultatzeko SAKATU HEMEN.