Sanandresetako jai-egitaraua asteburu honetan hasiko da eta hilaren 30eko azokarekin amaituko

Argazkian, ezkerretik eskumara, Jose Luis González Kultura Saileko teknikaria, Jon Iraola alkatea, eta Patxi Lejardi Jaietako zinegotzia.

Argazkian, ezkerretik eskumara, Jose Luis González Kultura Saileko teknikaria, Jon Iraola alkatea, eta Patxi Lejardi Jaietako zinegotzia.

2023/11/15

Ekitaldiak asteburu honetan hasiko dira gastronomia-hitzorduekin. Hilaren 30eko nekazaritza- eta abeltzaintza-azokan 45 postu egongo dira eta 10 baserrik erakutsiko dute ganadua.

Urtero legez, azaroaren amaieran San Andres jaien ospakizunak hasiko dira Eibarren. Egitarau zabala asteburu honetan hasiko da gastronomia-jarduerekin, eta hilaren 30eko Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokarekin amaituko da, aurtengo 44. edizioan.

Sanandresak 2023ko egitaraua gaur aurkeztu dute udaletxean Jon Iraola alkateak, Patxi Lejardi Jaietako zinegotziak eta Jose Luis González Kultura Saileko teknikariak.  

Asteburuko lehen ekitaldiak gastronomikoak izango dira.10:30etik aurrera San Andres Eskolarteko 19. Bakailao Txapelketa egingo da, non 40 parte-hartzaile izango diren, eta, jarraian, 12:00etatik 14:00etara, Bacalaos Alcorta 5. Pintxo Lehiaketa egingo da; bertan izango dira Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Frantziako pintxo-txapeldunak, eta aurten ere Showcooking formatuan egingo da, interesa duten guztiek pintxoak nola egiten diren ikus dezaten.

Hurrengo asteburuan, beste lau hitzordu izango dira. Azaroaren 24an, ostiralean, Coliseo antzokiak San Andres Bertso Jaialdiaren 27. edizioa hartuko du. Eta Kitto elkarteak antolatuta, aurten, Unai Agirrek, Maddalen Arzallusek, Oihana Bartrak, Beñat Gaztelumendik, Unai Iturriagak eta Jon Maiak hartuko dute parte. Jaialdia hasi aurretik, San Andres Bertso Paper Lehiaketaren sariak entregatuko dira.

Azaroaren 25ean, larunbatean, Txistorraren Egunaren 19. edizioa egingo da. Eibarko Txirrindulari Elkarteak amaiera emango dio denboraldiari urteroko hitzordu honekin; eguna txotx-arekin hasiko da, Peio Osoro triatleta eibartarraren eta Javier Garcia kazetari bizkaitarraren eskutik. Debako dultzaineroek joko dute eguerdian eta txistorra salduko da 12:15etik 15:00etara eta 18:30etik 21:00etara.

19:00etatik aurrera Ustekabe Txarangak kaleak animatuko ditu, eta ordu horretatik eta 22:00ak arte, Danel Santiago DJ-aren emanaldia egongo da Errebal Plazan.

Azaroaren 26an, igandean, San Andres Bakailao Txapelketaren Sari Nagusia egingo da. Lehiaketaren 29. edizioa izango da eta Untzaga plazan hasiko da goizeko 11:00etan; 35 bikotek hartuko dute parte.

Ordubete geroago, Exfibar Erakusketa Filatelikoaren 54. edizioa inauguratuko da Portaleko erakusketa-gelan. Arrate Elkarte Filatelikoak antolatuta, aurten Ibarkurutzeko iturriari eta Gimnastika Erritmikoko Ipurua Klubari eskaini zaie erakusketa. Horretarako, zigilu pertsonalizatua eta oroitzapenezko zigilu-marka eskatu zaizkio Correosi.

Hilaren 29an, asteazkenean, Elektrotxarangak animatuko ditu Eibarko kaleak 19:00etatik 22:00etara bitartean. 22:30ean erromeria hasiko da Laket taldearen eskutik.

Programa hilaren 30ean amaituko da, San Andres egunean. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokaren 44. edizioa izango da protagonista nagusia, goiz osoan zehar egingo dena, Untzagan eta Txaltxazelaian jarriko diren karpetan. 45 produktuk hartuko dute parte lehiaketetan: Barazkiak (10), fruta (1), ogia (15), gazta (10), eztia (4), txakolina (2), loreak (1), Debabarreneko gazta (2).  Azken edizioetan bezala, Untzagako karpan fruta- eta barazki-ekoizleen postuak egongo dira, eta Txaltxazelaiko karpan gainerako ekoizleenak (ogia, gazta, eztia, txakolina…).

Fermin Calbeton kalean ganadua erakutsiko duten hamar baserriak hauexek izango dira: Aritxulueta, Mandiolagainekoa, Zumaran, Arizmendigoikoa, Orbe, Agirreazpikoa, Untzeta, Gisasola, Mendigoiti eta Sumendiaga.

Usartza Txistulari Bandak kalejira bat egingo du 11:30etik aurrera, eta Toribio Etxebarria kaleak binakako aizkolari-txapelketa hartuko du eguerdian.

13:00etan, azokako eta pintxoetako lehiaketetako sariak banatuko dira, bai eta kartel-lehiaketaren sariak ere, zeinean 89 pertsona nagusik hartu duten parte, 30 nagusik, 15 gaztek (11-14 urte arteko kategorian) eta 35 haurrek (10 urtetik beherakoak) ere.

Jon Iraola alkateak eskerrak eman dizkie “aurten ere gure jai tradizionaletako jardueretan parte hartzen duten elkarte guztiei: ASPE, Urbat, Usartzako txistulariei, eta baserritarrei”. Gainera, zera esan du: “Eibarren elkarte-sare oparoa dugu eta horretaz oso harro egon behar dugu”.  Azkenik, San Andres egun zoriontsua opa die guztiei.”

Kartel irabazleak

Kartel irabazlea:  "Otarrak bete-betea" (Cristina Rodríguez Abalos, 27 urte, Madril)

11 eta 14 urte bitarteko haurrak: "San Andres koloretsuak" (Nahia Martínez, 13 urte)

10 urte arteko haurrak: "Sanandres azoka barazkiz eta frutaz betea" (Maren Ubera Hernández, 9 urte)