Eibarko Udala

San Andres XXX. Bakailao lehiaketan eskaera guztiak onartuak

2024/11/21
San Andres XXX bakailao lehiaketa
Eibarko Udalak XXX. Bakailao lehiaketa antolatu du, Alkorta Anaiak, Solera Eibarresa, Urzante olioak eta Inoxibar etxeen laguntzarekin.

Epearen barruan 42 bikotek izena eman dute eta guztiak onartuak izan dira.

Azaroaren 24ean goizeko 10:30ean Untzagako plazan instalatuta dagoen karpatik pasa beharko dira bakailaoren zerga ordaintzera.

Lehiaketa goizeko 11:00etan hasiko da eta aurreneko lapikuak eguerdiko 12:30ean jasoko dira.

Zorte on guztioi!