Eibarko Udala

San Andres XXX. Bakailao lehiaketa

2024/10/22
Bakailao txapelketa

Eibarko Udalak XXX. Bakailao lehiaketa antolatu du, Alkorta Anaiak, Solera Eibarresa, Urzante olioak eta Inoxibar etxeen laguntzarekin.

Eibarren dauden elkarteek, beste herrialde batzuetako etxeek edota lagun-taldeek har dezakete parte lehiaketa honetan. Talde bakoitza bi lagunek osatuko dute; baina sukaldari zaletuak izan behar dute, eta ez profesionalak edo hortaz bizi direnak. Bikoteko kide batek Eibarren erroldatuta egon behar du.

Izena emateko epea 2024ko azaroaren 1ean hasiko da eta azaroaren 11n amaituko da.

Lehiaketan parte hartzeko bikote bakoitzak formularioa bete behar du (Klikatu estekan formulario betetzeko):

Gehien jota 50 bikote. Izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko partehartzaile-kopurutik gorakoa bada, aukeraketa zozketa bidez egingo da Udaletxeko Pleno Aretoan azaroaren 15ean, 11:00etan.

Oinarriak kontsultatu nahi badituzu bertan klikatu.

Animatu! Primeran pasako dugu!