San Andres jaietarako kartel iragarlea aukeratu dute

2021/10/26

“Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketaren epai-mahaiak aurtengo jaietako sariak erabaki ditu.

Naiara Sarasketa eibartarraren “Betiko Sanandresak” kartela izan da irabazlea. 11 eta 14 urte bitartekoen artean 11 urteko Itziar Eiriz eibartarra izan da irabazlea “Txerriak kalabazan” lanarekin, eta 10 urte arte mailan, 9 urteko Irati Lizundiak, eibartarra ere, lortu du saria "Sanandresak berriro” kartelarekin.

Helduen mailan 31 kartel aurkeztu dira, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian 11, eta 10 urte arteko kategorian 6 lan.

Epai-mahaia Leire Kareagak, Iratxe Unanuek eta Marina Barrenak osatu dute.

Sariak