San Andres jaietarako kartel iragarlea aukeratu dute

2019/10/22

“Sanandresak Eibarren” kartel lehiaketaren epai-mahaiak aurtengo jaietako sariak erabaki ditu.

Ana Salegui donostiarraren “Bertako piperrak” kartela izan da irabazlea. 11 eta 14 urte bitartekoen artean 11 urteko Malen Jurado eibartarra izan da irabazlea “Barazki behia” lanarekin, eta 10 urte arte mailan, 10 urteko Carla Marronek, eibartarra ere, lortu du saria "Sanandresetako alkondara” kartelarekin.

Helduen mailan 27 kartel aurkeztu dira, 11 eta 14 urte bitarteko kategorian 41, eta 10 urte arteko kategorian 25 lan.

Epai-mahaia Leire Kareagak, Iratxe Unanuek eta Marina Barrenak osatu dute.

Sariak