Robotikaren inguruko tailerrak antolatu ditu udalak abendurako

Robotikaren inguruko tailerrak antolatu ditu udalak abendurako

Kartela.

2019/11/28

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Izena emateko epea 2019ko abenduaren 9tik 17ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da Gabonetako oporretan (euskaraz):

Abenduak 26, 27 eta 28

Ordutegia

LH 3., 4., 5., eta 6.: 09:30etatik 13:30etara.

Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 60 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2019ko abenduaren 9tik 17ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.