Robotika MAKEblock

2018/02/07

Eibarko Udalak robotikaren inguruko tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgiltzeko. Robotika MAKEblock tailerretan izena emateko epea 2018ko otsailaren 12tik 20ra bitartean egongo da zabalik. Tailerrak Lehen hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta egongo dira.

Robotika MAKEblock

Tailerra Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (euskaraz):

Otsailak 24, martxoak 3 eta 10

1. txanda: lehen hezkuntzako 3. eta 4. mailak. Ordutegia: 16:00etatik 18:00etara.

2. txanda: lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak. Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Ikastaroaren prezioa 27 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 45 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.

Matrikula egiteko epea 2018ko otsailaren 12tik 20ra bitartean egongo da zabalik, Pegoran, Herritarren zerbitzurako bulegoan. Tailer honetan parte-hartzeko gutxienez 5 ikasle, eta gehienez 15 ikasle.

Ikastaroan izena emateko matrikula orria hemen duzu. Bestalde, oinarriak eta informazio gehigarria kontsultatzeko, SAKATU HEMEN.